Gaur

joango naiz igeriketara

KirolTxartela Mugiment "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.

Google Play App Store
  • KirolTxartela Mugiment
  • KirolTxartela Mugiment
  • KirolTxartela Mugiment
  • KirolTxartela Mugiment
  • KirolTxartela Mugiment

Zer da KirolTxartela Mugiment

Kirola edonon!

Dohainik

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalerrikin batera.

Zure mugikorrean

Txartel birtuala denez, KirolTxartela Mugiment APPa baino ez da instalatu behar, Google Play eta App Storen dago.

Abonamendu bakarra

Udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk barik, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.

KirolTxartela Mugiment

Helburuak

KirolTxartela Mugiment-aren helburua da kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea.

Udalerriak

Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz, Zumarraga, Derio, Legazpi, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Beasain, Ondarroa, Ordizia, Lezo, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda, Urretxu, Maruri, Urduña, Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura, Agurain, Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona, Errenteria, Idiazabal, Donostia, Galdames, Ibarra, Pasaia, Astigarraga, Azkoitia, Irun, Andoain, Usurbil, Ea, Zarautz, Hondarribia, Alonsotegi, Barrika, Hernani, Lemoiz, Urnieta, Plentzia, Arrieta, Antzuola, Munitibar eta Alegia.

Instalazioak

Gaur egun, KirolTxartela Mugiment 180 kirol instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.

Zelan funtzionatzen du

KirolTxartela Mugiment dohainik da erabiltzaile guztientzat. Internetera konexioa duen mugikor bat beharrezkoa da.

"Txartel birtual" hau erabiltzeko pausuak:

  • Mugikorrean KirolTxartela Mugiment instalatu.
  • Erregistratu datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz.
  • Esandako erakundea balioztatu ondoren eta notifikazioa jaso ostean, KirolTxartela Mugiment erabil daiteke.
  • Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NAN erakutsi behar da.
  • Instalazioaren langileak sarrera erregistratzen du, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatze kodea sartuz eta sarrera emanez.
Vídeo

Proiektuari atxikita dauden udalerriak

Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz, Zumarraga, Derio, Legazpi, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Beasain, Ondarroa, Ordizia, Lezo, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda, Urretxu, Maruri, Urduña, Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura, Agurain, Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona, Errenteria, Idiazabal, Donostia, Galdames, Ibarra, Pasaia, Astigarraga, Azkoitia, Irun, Andoain, Usurbil, Ea, Zarautz, Hondarribia, Alonsotegi, Barrika, Hernani, Lemoiz, Urnieta, Plentzia, Arrieta, Antzuola, Munitibar eta Alegia.

KirolTxartela Mugiment-aren jarduerak

KirolTxartela Mugiment-rekin zure kirol gustokoena egin ahal izango duzu atxikitako edozein udalerritan. 1146 jarduera dituzu aukeran.

180

Instalazioak

1146

Jarduera

86530

Erabiltzaile

Gurekin kontaktuan jar zaitezke:

kiroltxartela@kiroltxartela.eus

94 475 87 55

Ohiko galderak

  • KirolTxartela Mugiment erabil dezaket ez badaukat mugikorrik?

    Bai. KirolTxartela Mugiment-ari atxikitako udalerri bateko kirolen udal erakundeko kide bazara, sar zaitezke zure txartela eta NANa aurkeztuz.

  • Zein kirol instalaziotan erabil dezaket KirolTxartela Mugiment?

    Oraingoz, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz, Zumarraga, Derio, Legazpi, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Beasain, Ondarroa, Ordizia, Lezo, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda, Urretxu, Maruri, Urduña, Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura, Agurain, Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona, Errenteria, Idiazabal, Donostia, Galdames, Ibarra, Pasaia, Astigarraga, Azkoitia, Irun, Andoain, Usurbil, Ea, Zarautz, Hondarribia, Alonsotegi, Barrika, Hernani, Lemoiz, Urnieta, Plentzia, Arrieta, Antzuola, Munitibar eta Alegiako udal instalazioetan. APPak zerrenda bat dauka instalazio eta jarduera guztiekin.

  • KirolTxartela Mugiment erabil dezaket udal erakunde bateko abonatua ez banaiz?

    Ez. “txartel birtual” hau atxikitako udalerrietako udal erakundeetako abonatuentzat da.

  • KirolTxartela Mugiment nahi dudan beste erabil dezaket?

    Bai. Ez dago mugarik.

  • Ordutegi berezi bat dago KirolTxartela Mugiment erabiltzeko?

    Bai. Instalazio batzuek KirolTxartela Mugiment-rekin sartzeko ordutegia murrizten dute. APPak jarduera bakoitzerako ordutegiak zehazten ditu.

  • Zer egin dezaket pasahitza ahaztu bazait?

    Pasahitz berria ezar dezakezu APPko “pasahitza gogoratu” funtzionalitatea erabiliz. Arazoren bat izanez gero, harremanetan jar zaitezke gurekin kiroltxartela@kiroltxartela.eus mailaren bidez.

  • Erregistratu naiz, baina APPak ez nau “txartel birtuala” zabaltzen utzi, zer egin dezaket?

    Udal institutuak, erakundeak edo kirol zerbitzuak zure erregistro eskaera baliozkotu arte itxaron behar duzu. Jakinarazpen bat jasoko duzu.

  • Abonatua naiz, baina APPan erregistratzean, jakinarazpen bat jaso dut, nire eskaera baliozkoa ez dela jakinaraziz. Zer egin dezaket?

    Jar zaitez harremanetan udal institutu, erakunde edo kirol zerbitzuarekin. APPan, instalazioen fitxan, harremanetan jartzeko datu guztiak dituzu.

  • Udalerri baten ordezkari bat naiz, zer egin behar dut proiektuari atxikitzeko?

    Gurekin kontaktuan jar zaitezke kiroltxartela@kiroltxartela.eus mailaren bidez.